•
Naturklimak Uholde Arriskuari aurre egiteko Udal Jarduera Plana aurkeztu die Zumarragako Udaleko teknikariei
Aurkezpena IA4FLOOD proiektuaren barruan kokatzen da, uholdeei aurre egiteko udal prestakuntza eta prebentzio kultura bultzatzen dituena.
Naturklima – Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioak Zumarragako Uholde Arriskuari Aurre Egiteko Udal Ekintza Plana (UAUJP) aurkeztu die gaur, irailak 22, udal teknikariei. Bilkuran Udaleko ordezkari politikoek ere parte hartu dute.
Jarduera hau IA4FLOOD proiektuaren barruan dago, eta Naturklimaren eta Udalaren arteko lankidetzaren parte da, tokiko plangintza hobetzeko eta uholde-egoeretan udalerriak erantzuteko duen gaitasuna indartzeko.
Proiektuaren lan-ildoen artean daude udal-planak egitea eta egokitzea, eta prebentzioaren kultura bultzatzea, prestakuntza- eta sentsibilizazio-ekintzen bidez. PAMRI udal-erantzuna antolatzeko, koordinazioa errazteko eta herritarrak babesten laguntzeko tresna bat da.
Udal-plangintzarekin batera, IA4FLOODek herritarrak uholdeen prebentzioan inplikatzea sustatzen du. Ildo horretan, urrian sentsibilizazio-jardunaldi bat egingo da arriskuaren ezagutza hobetzeko, autobabeserako jarraibideak zabaltzeko eta uholdeek eragindako kalteen aurrean ondasunak babesteko aseguru-estaldura egokia izatearen garrantziaz kontzientziatzeko.
Gaurko aurkezpena beste urrats bat da Naturklimak eta Zumarragako Udalak uholde-arriskuaren aurrean udalerriaren prestakuntza indartzeko elkarrekin egindako lanean.