•
KLIMA BAI! Unibertsitateak: asteko lehen sarien banaketa
KLIMA BAI! Unibertsitateak lehiaketan parte hartu duten pertsona batzuk asteroko sariak jaso dituzte, hurrenez hurren, ur eta energia eta mugikortasun jasangarriko blokeen irabazle gisa.
Lehiaketaren lehen bi asteak amaitzean, multzo horietan puntuaziorik handiena lortu duten pertsonak izan dira.
TECNUNeko Sahar Elkady, María Sol Cavalleri, Matheus Puime eta Kiana Keshavarzek jaso zituzten sariak, Xabier Esteban Naturklimako zuzendari nagusiaren eta Mentxu Jaca TECNUNeko Industria Antolaketako Graduko koordinatzailearen eskutik.
Euskal Herriko Unibertsitateko Guido Tuddak, berriz, Xabier Estebanen eskutik jaso zuen, Ingeniaritza Fakultateko Ekonomia Zirkularreko Gelako zuzendari den Cristina Peñarekin batera.
Azkenik, Deustuko Unibertsitateko Juan Garrido Hercek Deusto Campuseko bulegoetan jaso zuen saria, Idoia Irigaray Deusto Campuseko zuzendariaren eta Xabier Estebanen eskutik.
Oraindik 3 eduki-multzo geratzen dira, eta horien asteroko sarituak urriaren 4, 11 eta 18an ezagutuko dira.