• SEKTOREKO BERRIAK
Jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren albisteak - uztaila
Klima-aldaketa: Gipuzkoak 2020an izan zuen bere hamarkadarik beroena
Naturklimak egindako txosten batek erakutsi du lurraldeko batez besteko tenperatura 1,2 gradu igo dela azken 50 urteetan
Gipuzkoak hondartza-azaleraren % 40 galduko du mende-amaierarako
Klima-aldaketa dela-eta 2,5 zentimetro igotzen da Kantauri itsasoaren maila hamarkada bakoitzean: 1970az geroztik 1,2º C igo da batez besteko tenperatura, eta beste 4º C igo daiteke 2100. urterako.
Naturklimak klima-aldaketaren aurka borrokatzeko bere lehen enpresa-multzoa aurkeztu du
Gipuzkoako Foru Aldundia Graphene Synthetic Fuels, Ekolber eta Bilibin-en garapena bizkortzen ari da: plastikoekin eta digitalizazioarekin ari dira lanean, hondakinak neurtzeko eta aprobetxatzeko asmoz.
Ekonomia zirkularraren autodiagnostikoa tokiko saltokietan
Donostiako 150 saltokik bat egingo dute ekimenarekin beren egoera ezagutzeko
Gipuzkoak bere azpiegitura berdearen diagnostikoa egin du
Diagnostikoaren helburua da gure ekosistemak leheneratzeko eta babesteko jarduketak planifikatzea
IPCCk 54. bilera hasi du, eta klima-fenomenoak ugaltzen ari dira
Nazio Batuen Klima-aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldearen (IPCC) txostena aurkeztu eta egun gutxira, klima-fenomenoen ondorioak ugaltzen ari dira planetako puntu guztietan: bero-boladak, lehorteak, eurite torrentzialak, uholdeak...
Uvesco Taldeak Irungo bere instalazioen zero zaborraren kudeaketa ziurtatu du
Polykey Polymers-ek eta Innovation Tree-k –energia jasangarriaren alde lan egiten duten bi 'startup'ek– Toribio Echevarria sariak irabazi dituzte
Innovation Tree-k 'Ideiak-Proiektuak' saria eta Polykey Polymers-ek 'Enpresa berria' saria lortu zituzten.
Don Boscoko ikasleek Irizar enpresaren fokuak erabiliko dituzte hezkuntza-gaitasuna lantzeko
Zein da espazio-turismoaren aztarna ekologikoa?
Sektorearen hazkundeak eta espazio-turismoaren zabalkundeak espazio-jardueren inpaktu ekologikoa bizkortu dezakete.
Susperraldi berdea? CO2 isuri globalek marka berria hautsiko dute 2023an, eta hurrengo urteetan ere igotzen jarraituko dute