COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

Jasangarritasuna eta ekonomia zirkularraren albisteak (2024ko martxoa)

Honekin batera doazkizue azken hilabeteko berri garrantzitsuenak

1. argazkia

Eibarko TEKen, tokiko energia-komunitatean, parte hartzeko izena emateko epea ireki da

Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Departamentuaren, Eibarko Udalaren eta Europako Next Generation funtsen lankidetzari esker, TEK Eibar (Tokiko Energia Komunitatea/Comunidad Energética Local) sortu zen.

Esteka 1.

Esteka 2.


7.000 familiak baino gehiagok jaso dituzte lurraldearen trantsizio ekologikoari ekiteko laguntza ekonomiko eta fiskalak

Ohiko etxebizitzan eguzki-energia elektrikoa hornitzeko inbertsioengatiko kenkariak 3,39 milioi eurokoak izan dira 2022an. Gipuzkoako 41 udalerritan, gaur egun, 51 energia-komunitate herritar daude. 2500 saltokik jasotzen dituzte lurraldeko energia-komunitateak. Lurraldeko enpresek 12 milioi euro baino gehiago inbertitu dituzte jasangarritasunean 2022an.

Esteka.


39 enpresak jaso dute Naturklimaren Borondatezko Karbono Funtsaren aitorpena

2023an laukoiztu egin dira karbono-aztarna Gipuzkoako Borondatezko Karbono Funtsaren bidez kalkulatu eta konpentsatu duten Gipuzkoako enpresak.

Esteka.


HOSTBERRI: ostalaritza sektorerako zirkulartasuna

Ostalaritza sektorerako altzairu herdoilgaitzezko sukaldeak berregokitzeko proiektua.

Esteka.


Papresak Valmetekin duen lankidetza indartu du

Errenteriako enpresak iraunkortasunaren eta lehiakortasunaren aldeko ekintzak areagotzearen aldeko apustua egin du.

Esteka.


Uvescok 1.000 milioiko muga gainditu du salmentetan eta baserritarren aldeko lantza hautsi du

Taldeak 248 milioi erosten dizkie tokiko hornitzaileei, eta herritarrak «sentikor» izatera deitu ditu, prezio altuagoak izan arren.

Esteka.


Neinor Homes eta Heidelberg elkartu egin dira karbono gutxiko hormigoiak ezartzeko

Lankidetza-hitzarmen bat da, Heidelberg-eko "eco.build" gamako karbono gutxiko produktuak eta irtenbideak Neinorreko sustapenetan ezartzen jarraitzeko.

Esteka.


MITECOk 165 milioi baino gehiago bideratzen ditu ekonomia zirkularreko 102 proiektutara

Proiektu gehien biltzen dituen kategoria hondakinen kudeaketa hobetzea da, eta, ondoren, lehengai birjinen kontsumoa murrizteko jarduerak.

Esteka.


Materialen erabil zirkularraren tasa %7koa da Espainian

BBVA Fundazioaren eta IVIEren Funtsezko txostenaren arabera, gure herrialdeak ahalegin handia egin du hondakinen sorrera murrizteko, baina oraindik asko du hobetzeko ekonomia zirkularraren garapenean.

Esteka.


Bizkaiko Golkoak zaborra metatzeko mapak sortuko ditu Ullysses proiektuarekin

Mila gailu espezifiko ibaietara eta itsasora botako dira plastikoen jitoa aztertzeko eta hobeto jaso ahal izateko.

Esteka.


Klima-aldaketa uste baino azkarrago doa

«Itsasotik defendatzen ikasi beharko dugu, egoera berri batekin bizi beharko dugu», dio Adolfo Uriartek | Eusko Jaurlaritzako Klima Aldaketaren zuzendaria

Esteka


Espainiak Osasunaren eta Klima Aldaketaren Behatokia aurkeztu du, herritarrak muturreko gertakari klimatikoetatik babesteko

Sortu eta zazpi hilabetera, erakunde horrek bi bilera egin ditu, eta klima-krisiak osasunean duen eragina murrizteko elkarrekin lan egiten jarri du arreta.

Esteka.