• LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK
Indarrean dauden laguntzen eta berrikuntzen zerrenda - 2021ko uztaila
Os informamos de varias líneas de ayudas y subvenciones que pueden resultar de interés para vuestras empresas y organizaciones:
INDARREAN
1. IHOBE. Ekodiseinuaren eta ekonomia zirkularraren erakustaldiaren alorreko proiektuak egiteko laguntzak (Ekoberrikuntza zirkularreko laguntza-programa-1. lerroa). Ekipamenduen ekodiseinuaren eta proba pilotuen, industriaurrekoen edo industrialen bidezko erakustaldiaren bitartez frogatu diren eta bideragarriak diren konponbideak merkatuan jartzeko dirulaguntzak.
Xehetasun gehiago:
Batez ere industria-sektoreko enpresa pribatuei eta industria-sektoreari lotutako konponketa-zerbitzuei eta beste zerbitzu batzuei zuzendua.
Zenbatekoa: 30.000 € arte proiektu bakoitzeko.
Epea: 2021eko irailaren 30era arte.
Garrantzitsua: proiektu-ideiaren aldez aurreko kontraste bat eska daiteke, dagokion ideia-fitxa Ihoberi bidaliz, 2021eko uztailaren 12a baino lehen.
2. IHOBE. Ekoberrikuntza estrategikoko proiektuetarako laguntzak (Ekoberrikuntza zirkularreko laguntza-programa-2. lerroa). Ekonomia zirkularraren eta baliabideen efizientziaren Europako politika-tresna batetik (“driver”) eratorritako merkatu-aukerei erantzuten dieten proiektuen bidez konponbide ekoberritzaileak garatzeko dirulaguntzak.
Xehetasun gehiago:
Batez ere industria-sektoreko enpresa pribatuei eta industria-sektoreari lotutako konponketa-zerbitzuei eta beste zerbitzu batzuei zuzendua.
Zenbatekoa: 100.000 € arte proiektu bakoitzeko.
Epea: 2021eko irailaren 30era arte.
Garrantzitsua: proiektu-ideiaren aldez aurreko kontraste bat eska daiteke, dagokion ideia-fitxa Ihoberi bidaliz, 2021eko uztailaren 12a baino lehen. Era berean, Ihoberekin proiektua kontrastatzeko bilerak egitea posible / gomendagarria da.
3. IHOBE. Europako programetarako proiektuak diseinatzeko laguntzak (Ekoberrikuntza zirkularreko laguntza-programa-3. lerroa). I+G+b-ri laguntzeko Europako programei (Horizon Europe, Life...) egindako proiektu ekoberritzaileen eskaerak hobetzeko dirulaguntzak.
Xehetasun gehiago:
Tamaina guztietako enpresa pribatuei, asoziazioei nahiz elkarteei, kooperatibei eta lan-sozietate anonimoei zuzendua. Zentro teknologikoei eta unibertsitateei ere bai.
Zenbatekoa: 10.000 € arte proiektu bakoitzeko.
Epeak: 2021eko azaroaren 10era arte.
4. IHOBE. Proiektu erronkazaleak aktibatzeko laguntzak (Ekoberrikuntza zirkularreko laguntza-programa-4. lerroa). Enpresa-aukera ekoberritzaile berriak definitzera bideratutako dirulaguntzak, balio-katearen mailak barne hartzen dituztenak eta “driver”ek edo Europako ingurumen-politikako tresnek eragiten dituztenak, I+G+b laguntzen deialdietara aurkezteko, hala nola Hazitek Estrategikoa eta beste batzuk.
Xehetasun gehiago:
Batez ere industria-sektoreko enpresa pribatuei eta industria-sektoreari lotutako konponketa-zerbitzuei eta beste zerbitzu batzuei zuzendua.
Zenbatekoa: 40.000 € arte proiektu bakoitzeko.
Epea: 2021eko irailaren 20ra arte.
Garrantzitsua: proiektu-ideiaren aldez aurreko kontraste bat eska daiteke, dagokion ideia-fitxa Ihoberi bidaliz, 2021eko uztailaren 12a baino lehen. Era berean, Ihoberekin proiektua kontrastatzeko bilerak egitea posible / gomendagarria da.
5. ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA. Ibilgailu efiziente eta alternatiboetan inbertitzeko laguntzak (PAVEA). Garraio-modu efizienteagoetarantz transferitzera, energia berriztagarriak erabiltzera eta energia aldetik efizienteagoak diren teknologiak erabiltzera bideratutako inbertsioak sustatzeko dirulaguntzak, EAEko lurraldeko elektrizitate-kargarako eta erregai alternatiboak hornitzeko beharrezkoak diren azpiegituren erabilgarritasuna erraztuz.
Xehetasun gehiago:
Enpresei zuzendua.
Zenbatekoa: 3.000 € arte ibilgailuko.
Epea: 2021eko urriaren 31ra arte.
6. ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA. Eraikinen energia-birgaitzea. Eraikinetan (2007 baino lehenagokoak) jarduketak egiteko dirulaguntzak: inguratzaile termikoaren hobekuntza, argiztapen-instalazioak, klimatizazioa, aireztapena, ur beroaren ekoizpena eta energia berriztagarriak erabilera termikoetarako.
Xehetasun gehiago:
Eraikinen enpresa jabeei, emakidadunei eta errentariei zuzendua.
Zenbateko aldakorra %-tan 500.000 € arte.
Epea: 2021eko uztailera arte.
7. ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA. MOVES II (IDAE) Plana Mugikortasun efizientean eta jasangarrian egindako inbertsioak: energia alternatibo bidezko ibilgailuak (GLP, gasa, H2 eta elektrikoak), karga-azpiegiturak eta lanerako mugikortasun jasangarrirako planak eta neurriak.
Xehetasun gehiago:
Enpresei zuzendua.
Zenbateko aldakorra %-tan 100.000 € arte eta 5.500 € ibilgailuetan.
Epea: 2021eko irailera arte.
8. ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA. Garraioan eta mugikortasun efizientean egindako inbertsioak. Mugikortasun efiziente eta jasangarrirako inbertsioetarako dirulaguntzak: Energia alternatibo bidezko ibilgailuak (GLP, gasa, H2 eta elektrikoak), karga-azpiegiturak, bizikletaren sustapena eta energia-azterketak eta flota-auditoriak.
Xehetasun gehiago:
Enpresei zuzendua.
Zenbateko aldakorra %-tan 200.000 € arte.
Epea: 2021eko irailera arte.