COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

     LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK

Indarrean dauden laguntzen eta berrikuntzen zerrenda - 2021ko urria

Zuen enpresa eta erakundeentzat interesgarriak izan daitezkeen hainbat laguntza- eta dirulaguntza-lerroen berri ematen dizuegu:

1. argazkia

INDARREAN

1- Europako programetarako proiektuak diseinatzeko laguntzak (Ekoberrikuntza zirkularreko laguntza-programa-3. lerroa). I+G+b-ri laguntzeko Europako programei (Horizon Europe, Life...) egindako proiektu ekoberritzaileen eskaerak hobetzeko dirulaguntzak.

Xehetasun gehiago:

Tamaina guztietako enpresa pribatuei, asoziazioei nahiz elkarteei, kooperatibei eta lan-sozietate anonimoei zuzendua. Zentro teknologikoei eta unibertsitateei ere bai.

Zenbatekoa: 10.000 € arte proiektu bakoitzeko.

Epeak: 2021eko uztailaren 6ra arte eta 2021eko azaroaren 10era arte.

+INFO

2-ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA. Ibilgailu efiziente eta alternatiboetan inbertitzeko laguntzak (PAVEA). Garraio-modu efizienteagoetarantz transferitzera, energia berriztagarriak erabiltzera eta energia aldetik efizienteagoak diren teknologiak erabiltzera bideratutako inbertsioak sustatzeko dirulaguntzak, EAEko lurraldeko elektrizitate-kargarako eta erregai alternatiboak hornitzeko beharrezkoak diren azpiegituren erabilgarritasuna erraztuz.

Xehetasun gehiago:

Enpresei zuzendua.

Zenbatekoa: 3.000 € arte ibilgailuko.

Epea: 2021eko urriaren 31ra arte.

+INFO

3-ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA. MOVES III (IDAE) ibilgailu elektrikoak eta kargatzeko azpiegiturak erosteko plana.

Xehetasun gehiago:

Enpresei zuzendua.

Zenbateko aldakorra %-tan 5.000 € arte eta 5.500 € ibilgailuetan.

Epea: 2021eko abenduera arte.

+INFO

 

INDARREAN, ZABALDUTAKO EPEAREKIN:

1- EUSKO JAURLARITZAKO EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA. Laguntzak 2019ko energia-efizientziaren jarduketetarako ETEentzat (mikroETEak barne) eta industria-sektoreko enpresa handientzat (2019ko IDAE-industria).

Xehetasun gehiago:

Deialdi honen helburua da karbono dioxidoaren isuriak eta energiaren azken kontsumoa murrizten duten industria-sektoreko jarduketak bultzatzea eta sustatzea, energia-efizientzia hobetuz (1. mota), eta energia-kudeaketako sistemak ezarriz (2. mota).

Gehieneko zenbatekoa: 2 milioi € 1. motako jarduketetarako eta 30.000 € 2. motako jarduketetarako.

Epea: 2023eko ekainaren 30era arte.

+INFO