COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

     INDARREAN DAUDEN LAGUNTZEN ETA BERRIKUNTZEN ZERRENDA - 2021EKO ABENDUA

Indarrean dauden laguntzen eta berrikuntzen zerrenda - 2021eko abendua

Zuen enpresa eta erakundeentzat interesgarriak izan daitezkeen hainbat laguntza- eta dirulaguntza-lerroen berri ematen dizuegu:

1. argazkia

Nobedade:

  1. EUSKO JAURLARITZA (Next Generation funtsak). EAEn hondakinei buruzko araudia ezartzen eta ekonomia zirkularra sustatzen laguntzeko diru-laguntzen programa. Helburua da Euskadiko hondakinen kudeaketa optimizatzeko eta Europar Batasuneko helburu berriak betetzen direla bermatzeko behar diren inbertsioak bizkortzea, udal hondakinen, ontzien eta ontzi-hondakinen kudeaketaren arloan. 4 laguntza-ildo ditu:
  • Bilketa bereizi berriak ezartzea, bereziki biohondakinak, eta daudenak hobetzea (1. lerroa).
  • Bereizirik jasotako biohondakinak tratatzeko instalazio espezifikoak eraikitzea (2. lerroa).
  • Bereizita bildutako beste hondakin-fluxu batzuk berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestaketa-instalazio berriak eraikitzea (3. lerroa).
  • Bilketa-instalazioei (adibidez, puntu garbiak), triajeari eta sailkapenari (ontziak, papera, etab.) dagozkien inbertsioak, dauden tratamendu mekaniko-biologikoko instalazioak hobetzea eta berreskuratutako erregai solidoak (BES) prestatzeko instalazioak hobetzea (4. lerroa).

Xehetasun gehiago:

Erakunde juridiko publiko eta pribatuei zuzendua (enpresak, elkarteak, gremioak, fundazioak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, eskolak eta unibertsitateak, etab.) industrietan sortutako merkataritzako hondakin ez-arriskutsuak edo etxekoak sortzea, eta bilketa bereiziaren proiektua aurkeztea, 1. lerroan aurreikusitako laguntzen kasuan; edo hondakinen kudeatzaileei, 2., 3. eta 4. lerroetako instalazioen kasuan.

Zenbatekoa: proiektuaren kostu osoaren %90 arte (gehieneko mugak jarduketa lerroen arabera).

2021eko abenduaren 15era arteko epea.

Enlace.

 

Indarrean:

  1. EUSKO-JAURLARITZA-IHOBE. ETEei laguntzeko programa zirkularra 2021. Ekonomia zirkularreko metodo eta jardueren aplikazioa bultzatzea EAEko enpresa txiki eta ertainetan, gure inguruko eragileen gaitasunak eta ezagutza aprobetxatuz.

Xehetasun gehiago:

Enpresa txiki eta ertainentzat eta Bitarteko Agenteak (klusterrak, enpresa-eta sektore elkarteak, merkataritza-ganberak, tokiko. Eskualdeko edo lurralde historikoetako garapen-agentziak). Talde-lana eta -ikaskuntza eta enpresa bakoitzaren lana uztartzen dituzten proiektuen garapena finantzatuko da, praktika zirkularragoak hartzeko, merkatu-tresnak eta nazioartean onartutako metodologiak aplikatuz, ETEetatik negozio-eredu zirkularragoetara igarotzeko, eta Euskadin oraindik egiaztatu gabeko metodologia berriak pilotatuz.

Zenbatekoa: 100.000 € arte proiektu bakoitzeko.

Epeak: 2021eko azaroaren 30era arte.

Esteka.

 

  1. ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA. Autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako pizgarrien programa, energia berriztagarrien iturriekin, eta etxebizitzen sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari buruzkoa. Autokontsumorako (elektrikoa nahiz termikoa), autokontsumorako eta biltegiratzeko edo bakarrik biltegiratzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko diru-laguntzak.

Xehetasun gehiago:

Enpresei zuzendua.

Zenbateko: %15-65, tamainaren, teknologia-motaren, kokapenaren eta jarduera-motaren arabera.

Epea: 2021eko azaroaren 11atik 2023ko abenduaren 31ra arte.

Esteka.

 

  1. ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA. MOVES III (IDAE) ibilgailu elektrikoak eta kargatzeko azpiegiturak erosteko plana.

Xehetasun gehiago:

Enpresei zuzendua.

Zenbateko aldakorra %-tan 5.000 € arte eta 7.000 € ibilgailuetan.

Epea: 2023ko abenduaren 31ra arte.

Esteka.