COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

     EKONOMIA ZIRKULARRAREN BIDEZ KLIMA ALDAKETARI AURRE EGITEKO ENPRESA ERRONKEN SARIAK.

Hiru enpresa berrik beren proiektua azkartzeko aukera dute Ingurumen Departamentuaren eta Naturklimaren eskutik.

Lurraldeko 18 enpresak parte hartu dute hirugarren edizio honetan, proposamen berritzaile eta jasangarriak garatzeko, eta horrela, enpresek klima aldaketaren aurkako borrokaren esparruan beren eraldaketa ekologikoan dituzten erronkei erantzuteko. José Ignacio Asensio: "Ekimen hau aukera bat da, bai eredua aldatzeko eta ekonomia zirkularraren merkatuan alternatiba berriak eskaintzeko eratutako enpresentzat, bai ekonomia berdearen eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren esparruan negozio-proposamen zehatzak garatu nahi dituzten ekintzaileentzat. Ekonomia zirkularraren aldeko apustu argia da, enplegu berde eta etorkizuna duen iturri gisa".

José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak eta David Zabala Naturklima Gipuzkoako Klima Aldaketaren aurka Borrokatzeko Fundazioko zuzendariak "Klima Aldaketaren aurkako enpresa erronken saria"ren hirugarren edizioa aurkeztu eta ongietorria eman diete edizioko honetako hiru proposamen irabazleei.

Programa honen helburua da lurraldeko enpresek klima aldaketaren aurkako borrokaren esparruan dituzten erronka zehatzei erantzungo dieten proposamen berritzaileen garapena saritu, bultzatu eta sustatzea, baliabideen ekonomia zirkularraren ikuspegitik. Hirugarren edizio honetan, Gipuzkoako 18 enpresa aurkeztu dira guztira eta hiru izan dira Naturklimaren eta Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuaren eskutik beren proiektua lantzeko aukeratu diren ekimenak.

Lehiaketa ebazteko kontuan hartu diren irizpide nagusiak honako hauek izan dira: lurralde erronkei erantzutea, Gipuzkoan eragin positiboa lortzea, berrikuntza eta ekintzailetza bultzatzea, eta proiektuak prozesu osoan zirkulartasunari eustera bideratuta egotea. Sarituek 15.000 euroko saria jasoko dute eskudirutan, eta Naturklimako ekonomia zirkularreko Hub-ean lanerako tokia, postu informatiko ekipatuarekin eta Fundazioan eskuragarri dauden zerbitzuetarako sarbidearekin (erreprografiak, komunikazioak, Internet, eta abar). Honako hauek jaso dituzte sariak: Recreakult, Metal 78 eta Scrap Ad.

Recreakult

RECREAKULT kulturaren sektorean ekonomia zirkularra bultzatzen duen proiektu bat da, eta sustatu nahi du hondakinen sorrera murriztea, baliabideak optimizatzea, berrerabiltzea eta balorizatzea, bai eta kultura sektorean bertan eta haren jarduera artistiko kultural osoan sortzen diren ingurumen inpaktu negatibo guztiak minimizatzea ere.

Haren azken helburua da kulturaren munduan erabiltzen diren baliabideak optimizatzea, materialen galera saihestea edo ahalik eta gehien murriztea, eta jardunbide egokien erabilera zirkularrak eta jasangarriak sartzea kulturaren munduan. Proiektu honek aplikazio praktikoari ekitea proposatzen du, kultura proiektu bat hasten den unetik, ekonomia jasangarriaren arabera pentsatzeko eta jarduteko: bai produktu artistiko kulturalen ekodiseinua, haien bizitza baliagarria luzatzeko, bai hondakinak edo baliabideak berreskuratu edo berregokitzea, berrerabiltzeko edo, ahal bada, bigarren mailako lehengaiak sortzeko.

Metal 78

Metal 78 proiektuak siliziozko karburo (SiC) partikulen mota guztietako katalizatzaile eta iragazkiak birziklatzen ditu bere teknologia disruptiboari esker. Sistema horren bitartez, prozesatze denbora % 90 laburtzea lortzen dute. Era berean, teknologia horrek ingurumen inpaktua murriztea ahalbidetzen die, CO2 emisioak % 63 gutxitzen baitira.

Scrap Ad

ScrapAd gune seguru eta fidagarria da, material birziklagarriak erosteko edo saltzeko. Eibarren du egoitza nagusia. Helburu nagusia da zabortegietan uzten diren hondakinak ahalik eta gehien murriztea, horrela ekonomia zirkularra eta ingurumenaren zaintza bultzatuz.

Programatik irteten diren enpresen aitortzea

Era berean, joan den urtean garatutako bi enpresa-erronkaren xehetasunak eman dira. Erronka horiek Gipuzkoako Algaloop eta Kafea.Eco enpresei dagozkie.

Algaloop start-up bat da, eta 8.000 m2 berotegi eta bi sistema pilotu ditu mikroalgak ekoizteko. Algaloop-en azken helburua mikroalgen ekoizpenaren inguruan biofindegi-eredu bat garatzea da. Horrek esan nahi du mikroalgen biomasa modu integralean ustiatu behar dela, baliabideen, materialen eta energiaren fluxuak optimizatuz eta hainbat produktu komertzial sortuz. Erronka da Euskadiko mikroalga-andui batzuetatik (Spirulina, Chlorella eta Haematococcus, besteak beste) merkaturatu daitezkeen produktuak lortzea, balio-kate desberdinetarako balio komertziala dutenak.

Kafea.eco-k berriz, hondakin guztiak birziklatzea helburu duen ekimena da. Munduan 161 milioi kafe-zaku eta 20.000 milioi kapsula kontsumitzen dira, eta urtero zaborretan amaitzen dira. Ostalaritzako kafe-hondakinak zabortegian amaitzen ziren, kafe-kapsulak bezala, edukiontzi horia ez baita leku egokia. Gaur egun, kafetegiko hondakinen %100 birziklatzeko eta bigarren aukera bat emateko erronka du.