COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

Hasi da KLIMA BAI! Unibertsitateak lehiaketa 2024

1. argazkia

Iritsi da eguna, gaur, irailak 13, gure KLIMA BAI! lehiaketa hasten da, Gipuzkoako unibertsitate-komunitate osoari zuzendua, eta urriaren 25a arte abian egongo da.

Kontsumoari, energiari, mugikortasunari, naturari edo hondakinei buruz galderak egingo dizkizugu eta hainbat erronka proposatu ere. Ziur asko, asko dakizula, eta, gainera, zure proposamenetan inspiratu gaitzakeela, unibertsitateek klima-aldaketaren aurkako borrokan funtsezko zeregina izan dezaten.

Gainera, aurten, eta berrikuntza gisa, ostiralero bloke bakoitzean puntuaziorik altuena lortzen duten 3 lehiakiderentzako sariak emango ditugu, egutegi honen arabera:

  • Irailaren 20an 1. blokea
  • Irailaren 27an, 2. blokea
  • Urriaren 4ean 3. blokea
  • Urriaren 11ean, 4. blokean
  • Urriaren 18an 5. blokea

 Irabazleen berri emango dugu gure webgunearen bidez, eta sari-banaketa in situ egingo dugu unibertsitateko campusetan, aste bakoitzaren hasieran.