• EKONOMIA ZIRKULARRA
Enpresen erronkak klima-aldaketaren aurkako borrokan, ekonomia zirkularra sustatuz
Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak eta Naturklima- Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioak, ekonomia zirkularra bultzatzea dute helburu besteak beste, lurraldeko enpresa eta gizarte-sarearekin lankidetzan, bi erakundeen oinarri estrategikoetako bat baita.
Deialdiaren xedea da proposamen berritzaileen garapena saritzea, indartzea eta bultzatzea, lurraldeko enpresen erronka zehatzei erantzuna emateko, klima-aldaketaren aurkako borrokaren esparruan, baliabideen ekonomia zirkularraren ikuspegitik.
Programa honen helburua da Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainei erronka horiei (ekoizpen-prozesuak, produktuen berrikuntza, digitalizazioa, etab.) aurre egiten laguntzea. beren eguneroko funtzionamenduan talentua bilatuz aurre egiten dietenak, bai enpresetan bertan, bai enpresetatik kanpo. Horri esker, beren lehiakortasuna hobetu ahal izango dute, eta negozioberriak sortu ahal izango dituzte, lurraldean klimaaldaketari aurrea hartu eta aurre egiteko.
Proposamen sendoenak egiten dituzten 3 enpresek (erronka eta konponbidea) hauek jasoko dituzte:
- 15.000 euroko zuzeneko saria dirutan.
- Naturklimaren ekonomia zirkularreko hub-ean dagoen postu informatiko ekipatua eta espazioa, Fundazioan eskuragarri dauden zerbitzuak eskuratzeko aukera ematen duena: erreprografiak, komunikazioak, Internet, etab. proiektua gauzatzeko (aukerakoa).
Sariak indarra duen araudiak ezartzen duen atxikipen ekonomikoa izanen du, eta enpresak proiektua edo proposamena bere instalazioetan gauzatu ahal izateko izanen da.
Diru-laguntzak emateko prozedura norgehiagokakoa izanen da, eta hautaketa publizitate, gardentasun, lehia, objektibotasun, berdin, koherentzia eta bereizkeriarik ezaren printzipioen arabera eginen da, ebaluazio batzorde batek aholkaturik.