•
Ekonomia zirkularreko jardunbide egokiak merkataritzan.
Honekin batera doazkizue azkenengo hilabetean aurkitutako jardunbide egokiak (nazionalak eta nazioartekoak).
Konpainiak moketak osatzen dituzten lauzen osagaiak bereizten ditu. Egoera ezin hobean dauden zatiak moketen ekoizpen-prozesuan sartzen dira berriro (birmanufaktura), eta hondatuenak beste konpainia batzuei saltzen zaizkie bigarren mailako lehengai gisa.
Bulegoko altzariak ekoizten dituen konpainia honek bere altzariak itzultzeko zerbitzua eskaintzen du, dohaintzan eman, saldu edo birziklatzeko.
Valentziako banaketa-kate honi esker, zeramika-ekoizpeneko soberakinak, Pamesa Zeramika enpresak emanak, haragiaren eta arrainaren atalak apaintzen dituzten horma-irudi bihurtzen dira. Ezgaitasun intelektuala duten pertsonek egiten dituzte horma-irudi horiek, trenkadaren teknika erabiliz.