•
Ekonomia zirkularreko jardunbide egokiak merkataritzan.
Honekin batera doazkizue azkenengo hilabetean aurkitutako jardunbide egokiak (nazionalak eta nazioartekoak).
La Retornable (Granada).
Gertuko lehengai ekologikoa edo zero kilometrokoa duten kontserba eta edari begetalen ekoizpena beirazko ontzi itzulgarrietan.
Arguiñaniz okindegia (Arguiñáriz, Nafarroa).
Ogi ekologikoarekin lan egiten hiru hamarkadako esperientzia duen okindegi eta irin-errota batek, Argiñarizko herri txikian, zirkularitaterantz eta iraunkortasunerantz beste urrats bat egitea erabaki du, ontzietako plastikoa kenduz.
Ecofuego (Muruarte de Reta, Nafarroa).
Enpresa honek gertuko zerrategiko baten paletak eta zerrautsa erabiltzen ditu pellet-ak eta ezpalak ekoizteko.
42k ropa deportiva y accesorios deportivos (Paterna, Valencia).
Kirol-jantzien denda honek running kamiseta birziklatuen bilduma propioa du.