COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

Ekonomia zirkularreko jardunbide egokiak merkataritzan

Honekin batera doazkizue azkenengo hilabetean aurkitutako jardunbide egokiak (nazionalak eta nazioartekoak)

1. argazkia

Souji (Espainia).

Souji landare eta mineraleko konposatuetan oinarritutako likidoa da, eta, erabilitako olioarekin nahastuta, erabilera anitzeko detergente ekologikoa sortzen du (eskuetarako eta makinarako garbigailurako detergentea, zorua garbitzeko edo ontzi-garbigailuetarako ere). Detergente hau minutu 1 baino gutxiagoan egin daiteke eta ohiko detergenteak baino %96 gutxiago kutsatzen du.

3CULAR – 3D inpresorak egur hondakinekin (Estonia).

3CULAR zurezko hondakinak inprimatzeko material nagusi gisa erabiltzen dituen 3D inprimagailu bat garatu zuen enpresa bat da. Prozesu berritzaile honek 3D inprimaketako material nagusi gisa plastikoen erabilera murrizten laguntzen du. 3CULARek produkzio-kostua eta -denbora murriztea ahalbidetzen du, baita materialaren galera eta CO2 emisioak murriztea ere, 3D inprimagailu tradizionalekin alderatuta. Adibidez, plastikoa inprimatzeko metro kubiko material bat egurrarekin ordezkatuz gero, 1.000 kg CO2 isuri aurrezten dira, eta kopuru hori are handiagoa da zerrautsaren kasuan.

 Ito-Yokado (Japonia).

Ito-Yokado xehetako saltegi japoniarrak salmenta-praktika berriak sartu ditu, hala nola, aurrez aurreko salmenta, pisuaren araberako salmenta eta haragi, fruta eta barazki, arrain fresko eta plater prestatuen unitateko salmenta, ontzi erabilien kantitatea murrizteko eta soilik behar dutena erosi nahi duten bezeroen eskaria asetzeko.