COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

Dendatu Erreportajea: HARIXAN

Espazio anitza da (denda, tailerra eta erakusketa), joskintzaren bidez sortzeari eskainia

Dendaren aurkezpen laburra (jarduera, kokapena...):

Lokala Eibarko San Agustin kalearen 2. zenbakian dago.

Espazio anitzekoa da (denda, tailerra eta erakusketa), josturaren bidezko sorkuntzan aritzen dena.

Egindako jantziak lantzen ditugu, baita neurrira egindakoak ere; oihalak saltzen ditugu; eta patroigintza- eta jantzigintza-klaseak ematen ditugu.

Gurean aurkitu daitezkeen pieza guztiak bakarrak dira, ez baitugu produkzioan lan egiten. Gainera, eskuragarri dauden ehunen stock-a handia da.

 

Nola eta noiz sortu zen proiektua?

Harixan dendak 2019an ireki zituen ateak.

Ordura arte modaren munduko hainbat esparrutan aritu nintzen lanean, eta zerbait desberdina egin nahi nuen.

Mundu hau ikusteko dudan moduari hobeto egokitzen zitzaion zerbait.

Janzteari dagokionez, gustatzen zaigu arroparen erosotasunari balioa ematea, pertsona bakoitzaren gustuei eta sorkuntza pertsonalari.

Horren guztiaren funtsa da artikuluak egitea, norberaren ideia pertsonala garatu ahal izatea, bakarra sentituz.

 

Zein harreman dago zuen proiektuaren eta ekonomia zirkularraren artean? Zein dira zuen ekintza nagusiak eta azken urteetako aurrerapen eta lorpen nagusiak jasangarritasunari dagokionez?

Proiektu honen alderdi bat gauzen balioa baloratzea eta balio horretaz jabetzea da.

Artikuluen balio erreala eta jantzien birziklatzea azpimarratzen ditugu, bai konponketetan bai erabilgarritasun-aldaketetan.

Bai nire bezeroekin eta bai ikasleekin, ikasten dugu dagoeneko erabiltzen ez ditugun jantziak birziklatzen, eta baliatu ahal izango dugun beste edozer bilakatzen. Edo konpontzen eta, hala, bigarren aukera ematen.

 

Zein onura ditu ekonomia zirkularreko edo jasangarritasuneko ekintza horiek zuen dendan aplikatzeak?

Gauza paregabeak sortu, partekatu eta lortu ahal izatea.

Norberarentzat arropa egiteak eta prozesua ezagutzeak produktuaren onuraz kontzienteago izatea dakar, eta kanpo-kontsumoa dezente murrizten du.

 

Zein dira zuen dendan jasangarritasun-ekintzak aplikatzeko orduan dituzuen oztopoak edo zailtasunak?

Guztiak lana eskatzen du, eta askotan errazagoa eta merkeagoa da beste leku batean lortzea.

 

Nola uste duzue lor dezakegula Gipuzkoako denda gehiagoren parte-hartzea nork bere negozioan jasangarritasuna integratzeari dagokionez?

Merkaturatzen dugun produktuaren jatorriari edo eskulanari garrantzia ematearen aldeko apustua eginez.

 

Zein aholku edo gomendio emango zenieke jardunbide jasangarriak aplikatzeko interesa duten Gipuzkoako beste denda batzuei?

Hori egitera animatzen ditut, merezi duelako eta oso gauza interesgarriak deskubrituko dituztelako.

Tokiko dendek ekarpen handia egin dezakegu.

Seguru asko ahalegin handiagoa eskatzen du, baina esker oneko lana da.