•
Antzara klimatikora jolasten
Martxoaren 18, 19 eta 20an, Naturklima Fundazioaren egoitzan hainbat tailer egin dira Gipuzkoako bost ikastetxetan (Mariaren Aurkezpena -Donostia-, Zumaiena -Zumaia-, Urkizu Eskola -Eibar-, San Andres -Ormaiztegi- eta Haztegi -Legazpi-), eta guztira 170 ikaslek parte hartu dute. Jarduera honen helburua da Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) eta 2030 Agendaren inguruan modu dibertigarri eta atseginean sentsibilizatzea, ikuspegi klimatikotik, eta modu ludikoan erakustea nola lagun dezaketen klima-aldaketaren ondorioak arintzen eta GJHak lortzen..
Aldaketa klimatiko arazoetara eta GJHetara egokitutako antzara-joko baten bidez, ikasleek galderak erantzun eta probak egin dituzte, klima-aldaketa arintzeko eta GJHak betetzeko beren egunerokoan har ditzaketen ekintzei buruz hausnartzeko. Ez dugu ahaztu behar gure eguneroko ekintza guztiek eragina dutela klima-aldaketan, eta gure keinu guztiak, txikiak izanda ere, garrantzitsuak direla aldaketa arintzeko.