•
2024ko Hondakinen Prebentzioaren Astean likrazko jantziak jasotzea
EWWR2024 Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen esparruan, eta GK Recycling klusterraren erakusketaren barruan, Naturklimaren stand bat jarri dugu, ehungintzaren sektorean eta kirol-arroparen ikuspegitik birziklatzeak duen garrantziari buruzko informazioarekin.
Standean ontzi bat jarri dugu, interesa duten pertsona guztiek jada erabiltzen ez dituzten likrazko kirol-jantziak (kamisetak, sareak, kuloteak, petoak, etab.) uzteko aukera izan dezaten.
Jasotako produktuekin eta Gipuzkoako moda jasangarriaren sektoreko ekintzaileen eskutik, GK GREEN FASHION, upcycling edo suprabirziklajearen bidez bizitza berri bat emango diegu jantzi horiei.
Karpa azaroaren 16tik 22ra egongo da zabalik, 11:00etatik 19:00etara.