COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

    

2024ko ENPRESA ERRONKE-n irabazleak martxan jarri dira

Joan den irailaren 2an Naturklima-ko Ekonomia Zirkularreko Hub-ean 2024ko ERRONKEN deialdi honetako 3 irabazleekin hasiera bilera egin zen.

BYMYRI-ko Myriam Ocaña-k, POLYKEY POLIMERSeko Coralie Jehanno-k eta STINGRAY by MOCLAN-eko Silvia Fernándezek beren proiektuen xehetasunak azaldu zituzten eta  Naturklima-rekin 9 hilabeteko lankidetza honetan aurreikusten dituzten aukerak eta mugarriak.

Deialdi hau moda-ehungintza sektoreko proiektuen presentzia handiagatik nabarmendu da. Myriam eta Silvia bezalako balio handiko proposamak oso garrantzitsuak dira sektore honetan ekonomia zirkularra bultzatzeko.

BYMYRI-ren kasuan, Naturklima-k nabarmendu du proiektu honek haurren modaren denboragabetasuna bultzatzen duela diseinuen bidez, urteko bildumetatik aldenduz eta jantzien alokairuarena proposamenean gehituz.

POLYKEY-ren proposamenari dagokionez, birziklapen kimikoko metodo oso berritzailetzat jotzen du. PET-en eta beste plastiko, metal, paper, koloratzaile edo gehigarri batzuen arteko nahasketak prozesatzea ahalbidetzen du eraginkortasun energetiko handiagoarekin, birziklapen kimikoko prozesu tradizionalen karbono-aztarna nabarmen murriztuz.

STINGRAY moda jasangarriko proiektu bat da, moda jasangarriko produktuak sortzen dituena baztertutako neoprenoak birziklatuz (upcyling). Proposamen hori oso lotuta dago euskal kostaldea osoan etengabe hazten ari den kirolarekin.

Silvia eta Myriam-en kasuan, Naturklima-ko Hub zirkularrean garatuko dituzte beren proposamenak, diseinuko, ebaketako eta jantzigintzako ekipamenduak kokatzeko ingurune egokia eskaintzen baitu espazio honek. POLYKEY taldeak, aldiz, bere laborategietan garatuko du bere proiektua, beharrezko esperimentazio- eta ekipamendu guztiak bertan dituztelako kokatuak.