•
Ekonomia zirkularreko jardunbide egokiak merkataritzan
Honekin batera doazkizue azkenengo hilabetean aurkitutako jardunbide egokiak (nazionalak eta nazioartekoak)
Barakaldo Vet Shop enpresa barakaldarrak hainbat dispentsario jarri ditu bezeroek pentsuak ontziratu gabe eros ditzaten, eroso eta modu iraunkorrean, plastikoa kontsumitzea saihesten baita.
2016an Malasaña auzoan sortua, Miller & Marc B Corp-eko kidea da. Enpresa honek kalitate, jasangarritasun eta gardentasun maila altuenak betetzen ditu, eta irabaziak eta hazkundea munduan eragin positiboa sortzeko erabiltzen dituzte.
Kalitatezko produktuak eskaintzen ditu Granel Madrilek, naturalak eta hurbilekoak, prezio egokian, eta eskaintzen dituen abantailengatik ontziratu gabeko salmenta berreskuratzen du, behar dena erosteko aukeratik hasi eta elementu plastikoen kontsumoa murrizteraino, horrela gure ingurumen-inpaktua minimizatuz. Gainera, ontziratu gabe erosteak elikagai asko probatzeko aukera ematen digu, dosi txikietan eskuratu baitaitezke, horrela gure dieta aberastuz.