COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

NATURKLIMAPribatutasun politika


Datu pertsonalen pribatutasuna eta tratamendua

NATURKLIMA Gipuzkoako Klima Aldaketaren Fundazioan (aurrerantzean, “NATURKLIMA”), garrantzi handia ematen diogu erabiltzaileek emandako datu pertsonalen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeari; hain zuzen ere, horregatik bermatzen dugu ematen diguzun informazioaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna.

Dokumentu honek www.naturklima.eus domeinuan (aurrerantzean, “webgunea”) nabigatzen duten erabiltzaileei aplikatu beharreko Pribatutasun-politika jasotzen du (aurrerantzean, “Pribatutasun-politika” edo “Politika”).

Interesdunak ematen dizkigun datuak kasuan kasuko prozeduran edo jarduketan aurreikusitako helburuetarako baino ez ditugu erabiliko.

Datu horiek NATURKLIMAren ardurapeko dagokion tratamenduan sartuko ditugu, eta ez dizkiegu inola ere hirugarrenei lagako, salbu eta ukitutako pertsonak zalantzarik gabeko onespena ematen badu edo aplikatu beharreko legeak horretarako baimena ematen badu.

NATURKLIMAk bermatzen du konfidentzialtasunez jardungo duela bildutako datu pertsonalak tratatzean, bai eta haien segurtasuna bermatzeko neurri teknikoak nahiz antolamendu-neurriak ezartzean ere.


Datu pertsonalak biltzea

Eskatutako zerbitzuak eta informazioak jaso ahal izateko ezinbestekoa den informazio pertsonala baino ez du eskatzen tratamenduaren arduradunak, eta modu egokian jasotzen ditu datu pertsonalak, webgunean adierazitako helburu, erabilgarritasun, zerbitzu eta/edo prestazioekin bat, eta, gainera, modu zehatz, esplizitu eta legitimoan.

Erabiltzaileak libreki eta borondatez ematen ditu bere datu pertsonalak. Datu pertsonalak online jasotzen dira, webgunean eskuragarri dauden inprimakiak betez eta bidaliz. Horregatik, datu pertsonalak biltzeko online inprimaki bakoitzean, bilketa horri lotutako Pribatutasun-politikara eramaten duen esteka dator. Bertan, hainbat alderdi datoz adierazita: emandako datu pertsonalen tratamendua; datu horiek biltzearen helburua; hala badagokio, hirugarrenei datuak jakinaraztea; tratamenduaren arduradunaren identitatea eta helbidea; eta datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, ezerezteko eta aurkaratzeko eskubideak baliatzeko aukera eta modua. Erabiltzaileak onespen espresua eman behar dio dagokion pribatutasun-politikari inprimakia betetzat jotzeko eta dagokion zerbitzu edo edukian sartu ahal izateko.

NATURKLIMAk hainbat zerbitzu eskaintzen ditu bere webgunearen bidez; horietako batzuk jaso ahal izateko, erabiltzaileak lehenik eta behin erregistratu egin behar du, dagokion inprimakia betez. Erregistratzeko prozesuan, erabiltzaileak erabiltzaile-identifikatzaile bat (“nick”) eta/edo pasahitz bat hautatu beharko ditu, eta modu arduratsuan erabili eta konfidentzialtasunez gorde beharko ditu identifikatzaile eta pasahitz horiek.

Emandako datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren erantzule bakarra erabiltzailea izango da; NATURKLIMAk ez du inolako erantzukizunik izango horri dagokionez.


Tratamendu-jarduerak erregistratzea

NATURKLIMAren ardurapeko tratamenduen helburuak Datuen tratamenduarekin lotutako jardueren erregistroan daude zehaztuta.

Erabiltzaileak baimena ematen du atari honetako ataletako batean bere borondatez eman dituen datu pertsonalak modu automatizatuan trata daitezen. Era berean, emandako datuak egiazkoak direla ziurtatzen du. Erakunde honek eskubidea izango du datu faltsuak ematen dituen pertsona oro erregistratutako zerbitzuetatik kanpo uzteko, zuzenbidearen arabera bidezkoak diren gainerako akzioak egikaritzeari kalterik gabe.


Interesdunen eskubideak

Aplikatu beharreko araudia betez, interesdunek eskubidea izango dute datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, aurkaratzeko, eramateko eta tratamendua mugatzeko, bai eta aurretiaz eman zuten adostasuna kentzeko edo gai honi buruzko beste edozein eskaera egiteko ere. Horretarako, idazki bat bidali beharko diote Tratamenduaren arduradunari, posta arruntez (NATURKLIMA, Mikeletegi pasealekua 65 - B2, 20009 Donostia, 943 00 50 85 telefonoa) edota posta elektronikoz (info@naturklima.eus).

Eskaerarekin batera, eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen dokumentuaren (NAN edo antzekoak) kopia aurkeztu beharko dute. Eskaeran legezko ordezkari gisa jardunez gero, eskatzailearen nortasuna egiaztatzeko agiriaren kopiaz gain, ordezkaritza hori egiaztatzen duen dokumentua ere erantsi beharko dute. Eskaeren ebazpenarekin ados ez daudenek edo erreklamazio bat aurkeztu nahi dutenek Datuak Babesteko Espainiako Bulegora jo beharko dute: www.aepd.es


Datuak babesteko ordezkaria

Datu Pertsonalak Babesteko araudian ezarritakoa betez, eta bereziki Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 EB Erregelamendua (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa) eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa (datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa), NATURKLIMAk jakinarazten du Datuak Babesteko ordezkari bat izendatu duela. Hona hemen ordezkari horrekin harremanetan jartzeko datuak:

Erakundea: Fundación de Cambio Climático de Gipuzkoa NATURKLIMA Fundazioa
Helbidea: Mikeletegi Pasealekua 65 - B2, 20009 Donostia-San Sebastián

Helbide elektronikoa: dbo@naturklima.eus


Segurtasun-neurriak

NATURKLIMAk datuen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek baimenik gabe aldatzea, galtzea, tratatzea edo eskuratzea saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuz tratatuko ditu bere datu-tratamenduen sistemetan jasotako datu pertsonalak, kontuan hartuta teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta dituzten arriskuak, bai giza ekintzatik bai ingurune fisiko edo naturaletik datozenak; guztia ere datu pertsonalen tratamenduetako segurtasun-neurrien arloan aplikatu beharreko indarreko legeriarekin bat etorriz. Hala ere, erabiltzaileek jakin behar dute segurtasun informatikoko neurriak ez direla garaiezinak eta ez daudela legez kanpoko esku-sartze bidegabe posibleetatik salbu; halakoak, nolanahi ere, ez lirateke NATURKLIMAren erantzukizun izango.


Indarraldia

NATURKLIMAk eskubidea du bere Pribatutasun-politika bere irizpideei edo legegintzan edo jurisprudentzian izandako aldaketei jarraikiz aldatzeko. Tratamenduaren arduradunak aldaketaren bat egiten badu, webgune honetan bertan argitaratuko da testu berria, erabiltzaileak aldaketaren berri izan dezan. Nolanahi ere, webgunera sartzeko une zehatzean indarrean dauden arauek gidatuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Tratamenduaren arduradunak gomendatzen dizu Pribatutasun-politika irakurtzeko webgunera konektatzen zaren bakoitzean.


Informazio gehigarria

Erabiltzaileek hirugarren pertsona batzuen datu pertsonalak eman badizkiote NATURKLIMAri, erabiltzaileek bermatzen dute hirugarren pertsona horiei aldez aurretik jakinarazi dizkietela Pribatutasun-politika honetan jasotako baldintzak. Hala egin ez badute, erabiltzaileak pertsonalki izango dira kalte-galeren erantzule NATURKLIMAren aurrean.

Erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute emandako datu pertsonaletan edozein aldaketa gertatuz gero horren berri emateko. Erabiltzaileak datu oker, zehaztugabe edo osatugabeak ematen baditu eta horien ondorioz kalteak eragiten bazaizkio webguneari, NATURKLIMAri edo edozein hirugarreni, erabiltzailea izango da halakoen erantzule bakar eta esklusiboa.

Datuen babesaren arloko eskakizunei, eskubideei eta legeriari buruzko informazio xehatua hemen kontsulta dezakezu: www.agpd.es

Maiz egiten diren galderen zerrenda, berriz, hemen daukazu: https://sedeagpd.gob.es/sede-electronica-web/vistas/infoSede/preguntasFrecuentes.jsf


Cookieak

Gure webgunean cookieak erabiltzen ditugu, gure zerbitzariek erabiltzailearen web-nabigatzailea ezagutzeko eta erabiltzaileak webgunea nola eta noiz erabiltzen duen jakiteko.

Cookieak datu-fitxategi txiki batzuk dira (datuak biltegiratzeko eta berreskuratzeko gailuak), erabiltzaileak nabigatzen duen webguneak sortzen dituenak. Artxibo horiek erabiltzaileak erabiltzen duen ekipoan gordetzen dira (ordenagailuan, telefono mugikorrean, tabletan, etab.), eta etorkizuneko bisitetan berreskuratuko dira. Cookieek erabiltzailearen nabigazioari buruzko zenbait informazio ematen digute, eta horrek webgunearen zerbitzua hobetzeko eta erabiltzaileari esperientzia egokiagoa eskaintzeko aukera ematen digu.

Erabiltzaileak, konfigurazioaren bidez, onartu edo baztertu ditzake cookieak. NATURKLIMAk erabiltzen dituen cookieei eta haien konfigurazioari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu esteka honetan: Cookie-politika.

Erabiltzaileak kontuan hartu behar du ezaugarri jakin batzuk cookieak onartuz gero bakarrik egoten direla erabilgarri; beraz, cookieak ez onartzea erabakitzen badu, ezaugarri horiek beharbada ez dira erabilgarri egongo, eta NATURKLIMAk ezin izango dio esperientzia bere zabaltasun osoan eskaini webgunean.